- Egonaldi iraunkorrak
- Aldi baterako egonaldiak
- Oporretako egonaldiak
- Asteburuko egonaldiak
- Susperraldia eta errehabilitazioa
Bilboko adinekoen egoitza
ORPEA Bilbao Zabalbide adinekoentzako egoitza gure egoiliarrei kalitate oneko arreta emateko ingurune paregabe batean dago. Hain zuzen ere, Bilboko Zazpi Kaleetatik hurbil, Begoñako basilikatik 500 metrora, non instalazio eta zerbitzu bikainez goza daitekeen, giro lasai eta atsegin batean, komunikazio onenekin.
ESKATU EGOITZARI BURUZKO INFORMAZIOA
OSTATUA
GELAK
- Banakoak eta bikoitzak
- Telebista
- Telefonoa
- Gure langileei deitzeko eta haiekin komunikatzeko sistema
- Laguntza teknikoak
- Armairu indibidualizatuak
- Egoiliarrak gela nahierara, bere altzariekin, pertsonalizatzeko aukera dauka
COVID-19ARI BURUZKO INFORMAZIOA
EGOITZA SEGURUA
ORPEAren konpromisoa COVID-19ak eragindako egoera dela eta
ORPEAren helburu nagusia da adinekoek seguru daudela sentitzea, higiene eta desinfekzio egokiak dauzkan leku babestu eta eroso batean. Horregatik, ORPEAk segurtasunaren, osasunaren eta higienearen arloko babesari eta prebentzioari buruzko araudia betetzen du bere zentro guztietan.
Honetan datza zentro bakoitzean egoiliar berriak onartzeko protokoloa:
- Test serologiko kuantitatiboa.
- Gelen desinfekzioari buruzko ziurtagiria, kanpoko enpresa batek egina, eta aldizkako desinfekzio-prozesuak zentro guztietan.
- Zaintza mediko iraunkorra.
- Ahaideekin zuzenean komunikatzeko kanalak (bideodei-zerbitzua edo autonomia-erkidego bakoitzeko agintaritzen jarraibideen arabera araututako eta berrikusitako bisita-protokoloa).
Gure adinekoei dagokienez, bai barruan bai kanpoan egiteko jarduerak eta terapiak proposatzen ditugu, egoiliarren mantentze fisikoa eta bizitza soziala sustatze aldera, baina segurtasun- eta prebentzio-neurriak betez.
Bai egonaldi iraunkorretarako bai aldi baterakoetarako, gure egoiliarrek bikain egokitutako gune indibidual eta komunak, egoitza-zerbitzu paregabeak eta goi-mailako kalifikazioa duten profesionalen talde bat dauzkate. Horri esker, etxean bertan egongo balira bezala sentituko dira.
Zentroak alzheimerra edo bestelako dementziak dauzkaten pertsonen arretan espezializatutako zerbitzuak dauzka.
ORPEA Bilbao Zabalbide adinekoentzako egoitzak104 plaza dauzka. Zentroak Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutako gelak ditu.
Gela guztiek dauzkate telebista, telefonoa eta gure langileei deitzeko eta haiekin komunikatzeko sistema. Egoiliarrek gela nahierara pertsonalizatzeko aukera daukate, etxean egongo balira bezala.
Garbiketa egunero egiten da eta eskuoihalak eta oheko arropa aldatzeko zerbitzua daukagu. Bazkariak eta afariak jatetxean ematen dira, baina geletan jateko aukera ere badago.
Zorroztasunez betetzen dira egoiliarren beharrekin bat datozen dieta guztiak. Gure medikuek etengabeko nutrizio-jarraipena egiten dute. Eskatuz gero, egoiliarren gonbidatuentzako bazkariak ematen dira.
ORPEA adinekoentzako egoitzetan, zuzeneko arretako gure langileek eguneko 24 orduetan zaintzen dute egoiliarren ongizatea: medikuek, erizainek, psikologoek, gizarte-langileek, fisioterapeutek, animazio soziokulturaleko teknikariek, erizaintzako laguntzaileek, gerokultoreek…
Gainera, ORPEA zentroek egoiliarren eta haien familien erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko behar diren neurri guztiak hartzen dituzte eta egunero lan egiten dute autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko.